Uda
Kasal Otegi, Felipe
Zelai guztiyak ederrak daude,
Arbolak frutaz betiak,
Apaindurikan arkitzen dira
Adarretan gereziyak,
Gari elduba dagona ere
Biltzen du nekazariyak,
Echolapera jaso ere bai
jan ez dezaten choriyak.
Alberchigu ta musik-arbolak
Orain dituzte chertatzen,
Arbiya eta paoch aziya
Ere orainchen ereiten,
Gisa orretan beyentzat jana
Gero dute echeratzen,
Nekazariyak lan oyek danak
Aurrez dituzte egiten.
Nekazariyak goiz jeiki eta
Ekiten diyo lanari,
Nekerik asko ematen diyo
Berak bere burubari,
Kupira gabe eldumen diyo
Aitzurra edo layari,
Illunabarra iristen zayo
Nekez gizagajuari.
Eta arturik tresna guztiyak
Echera dira etortzen,
Lendabiziko azal-aldiya
Aberetara egiten,
Belarra edo beste jankairik
Beyai diyote ematen,
Lan oyek danak egiń artian
Ez dirade sosegatzen.
|