¡O aritz gurea!
Kasal Otegi, Felipe
Maitagarrizko arbol gurea
Etzaude oraindik igarra,
Zure zaiñ oyek aspaldi ontan
Daukate indar bearra;
Ustez betiko jarriya ziñan
¡Ai! au pena ta negarra,
Ikusirikan nola daukazun
Gaitza sartuba chit charra.
Denbora joan ta ondoren gera
Zutaz semeak oroitzen,
Ez genduben guk gaitz egiterik
Iñork munduban pentsatzen;
Bañan etsayak zital izanik
On damua nola zugan
Guk uste gabe egun batian
Gaitz ori sartu zizuten.
¡Bai! egun ura guretzat izan
Zan guztiz penagarrya,
Ordu ezkeroz euskal-erriyak
Dauka lutua jarriya;
¡Bañan oraindik! ezdegu etsi
Oso zerala eroriya,
Jaungoikoari eskaturikan
Emango dezu orriya.
¿Zer egin dezu gisa orretan
Zu orrela arkitzeko,
Eta zinduzen orri ederrak
Lurpera arazitzeko?
On besterikan ezdezu egin
Euskal-semearentzako,
Egin oi zuten bezela ayek
Españi danarentzako.
Guazen mutillak euskaldun danak
Etsayak purrukatzera,
Eta betiko euskal-errira
Pake on bat ekartzera;
Iñor atzian gelditu gabe
¡Guazen! biyotzez aurrera,
Jainkoa lagun izango degu
Zuzen ibiltzen bagera.