Maita dezagun
Casal eta Otegui, Felipe
Izkuntz guria maita dezagun
Bear bezela biyotzen,
Ezdegu bada ibildu bear
Itz egiteko guk lotzez;
Eta arkitu ezdediñ ama
Guregatikan negarrez,
dezagun apaindurikan
Aritz ederren adarrez.
Euskera eder maitia gatik
Egingo det alegiña,
Naiz nere lumak ezin alchatu
Nik nai nezakien diña;
Esaten det nik biyotzetikan
Naizela euskaldun fiña,
Nere odola galdu naiko det
Ez utzi euskeren griña.
Maita dezagun gure izkuntza
Euskaldunak geradenak,
Maita dezagun anai maitiak
Biyotz prestua degunak;
Aurrera bada galdu ez dedin
Iztz; egin dezagun denak
Beso zabalik artuko gaitu
Bere biyotzeko amak.
Mintzu ote dan iruritzen zait
Amacho gure Euskera,
Gaitza-sartuba daukagulako
Euskal-Erri abetara;
sartu zaitzaigun ondo geundenak
Gauztiyak gaizki jartzera,
Eta ginduzen libertadeak
Geyenak lurperatzera.
¿Non dira gure aita bisabak?
¿Otegaituzte ikusten
Zeru zabala eder artatik
Nola geraden gertatzen?
Etsayen kontra ibilli ziran
Beren odolak isurtzen,
Lengo lege onginduzen ayek
Guri ezkuetaratzen,
¡Bai! egin zuten alegin dena
Gizarajuak gugatik,
Beste ainbeste, ¿otegenduke
Egingo guk ayengatik?
Oju egiñaz esan dezagun
¡Bai! biyotzaren erditik,
Ayen odolaren kutzurikan
Esdala galdu oraindik