Larrosa eta klabeliña. (Rosario Artola-ri)
Kasal Otegi, Felipe
Baratz batian nintzan
Sartu goiz batian,
Larros aundi bat nuben
Ikusi aurrian:
Eta aren onduan
Klabeliñ gorriya,
Zeñak baziruriyen
Pispolin chikiya;
Larrosak gallendurik
Begiratzen ziyon,
Burla besterik goitik
Egiten etziyon;
Esanaz-¿aiñ kaskarra
Zertan ago orla,
Uste aldek onduan
Nik i nai autala?-
Klabelinchua umill
Zeguen artian,
Bañan eraso ziyon
Arrabi guztian;
-¡Zer ari aiz esaten
Larros ganbeluba,
Iretzat ez aldek or
Naikoa lekuba,
Panparroikeri oyek
Laster joango zaizkik,
Ire atzen orduba
Ikusikoyat nik;
¿Ez aldakik chikiya
Ni izanagatik,
Fin ta zimel arkitzen
Naizela oraindik?
-Isilik ago chastar
Berritsu petrala,
¿Uste aldek nik aña
Iraungo dekala?
-Laster esango diat
Zein geran geyago,
Burla egiten lanik
Ezdek ik izango;
Aize kolpiak azkar
Au purrukatuko,
Eta arrokeriyak
Zaizkik bukatuko.-
Esan zuben bezela
Aizien indarrak,
Lurreratu zituben
Bere orri danak
...............
Gizon aundiyak ere
Beñere burlikan,
Ez dezazute egiñ
Chikiyakgatikan;
Larrosak jartzen digu
Argiya aurretikan,
Nai badezutu artu
Ejenplo onikan,
Ez iñoiz segitzeko
Aren biderikan.
|