Kanpo santuan. (Amalauduna)
Kasa Otegi, Felipe
Nere begiyak begira daude leku guztira
Baņan ikusten ez dute iņon naiduten gauzik,
Gurutzechuak lurra-gaņian sartubak baizik
Iltziran ayen oroigarritzat arkitzen dira;
Eta naigabe otz bat sartu zait biyotz erdira
Otsegin eta ez detanian aditu itzik,
Malko mintsubak erori zaizkit begietatik
Negar egiņaz tanto aundiyak zure obira:
Zu gabetanik arkitutzendet utsun aundiya,
Ordu ezkeroz gau eta egun eznaiz aztutzen
ĄNon zera bada Aita on nere maitagarriya!
Nere biyotza zuregatikan chit zait estutzen;
Irten nairikan, zure obira dago jarriya
Sosegurikan ezdubelako iņon arkitzen.