Jesus Gurutzian. On Antonio Arzac jauna-ri
Casal y Otegui, Felipe
Ama berjiñak bere semea ikusirikan
Iltzez josiya kulparik gabe gurutzian,
Zembat malko min, ishuri zuben beregatikan
Pena izanik ama on arrek bestzian.
Ikusten ziran salbatzallean gorputzian
Ubeltazunak asotiakin zatiturikan,
Zutri arazi ziyoten asko ill artian,
¡Etzai sitalak! ¿Eta nor gatik?... guregatican
Guk ere zerbait igarotzia gauz aundirikan
Ez da munduban beregatikan arkitzian,
Eta biotzez barkaziyua ezkaturikan,
Oroi gaitezen aren eriyoz chit tristian.
Jechirik gure salbatzallea gurutzetikan
Ipiñi zuten ama birjiñan magalian,
Bere bezoak zeuzkan argana zabaldurikan
Negar eguiñaz mintazunakin barrunian.
Eska fiñ ayek gorputz otz ura ikuturikan
¿Zer gira oteziyon amari eguin barrunak?
¡Aundiya! baña esaten zuben lastandurikan
Eguin ditusu ¡seme maitea! aitan esanak.
Eriotzaren ondoren pristu eta Zerura
Igo zan bere aitaren gana jargoira,
Gero bigaldu ziyen, baturiz zeuden lekura
Apostoloai mingaiñ suskoa koroira.
Iningaik aik ziran bere dotriñak orakusteko
Guri munduban urruindu gabe fedearekin,
Ayen esanak biyotzez beti aditutzeko
Umill tazunes beterik danok maitazunaquin.
Len ez- jakinak ziran bezela andik aurrera
Egin ziraden jakinduriyaren jabe,
Lotan etziran inoiz gelditu ayek atzera
Dotriñ ederrak guri predikatugabe.