Iruchulo. (On Karmelo Echegaray jauna-ri)
Kasal Otegi, Felipe
Zoraturikan arkitutzen naiz
Iruchulori begira,
Ikusirikan urte guchiyan
Onek eginduben jira;
Gisa oņetan ez naiz bakarrik,
Asko arritutzen dira,
Urte batzubek azaldugabe
Kanpuan izan badira.
Berrogei urte izango dira
Irten nintzala emendik,
Baņan nik ez det arkitu iņon
Au beziņ uri politik;
Euskal-erriaz oroitutzian
Negar egiten nuben nik,
Baņan biyotzak esaten ziran:
Biur zindezke oraindik.
Jaungoikoari eskatzen niyon
Osasuna emateko,
Euskal-errira irichi arte,
Nere seaska ikusteko;
Eta onduan Ama Euskarai
Alegiņa laguntzeko,
Betikotasun ordu artean
Ez nitubela utziko.
Osasun ona eman ziraden
Nere Jaungoiko maitiak,
Andikan laster ekarri nindun
Iruchulora ontziak;
Azkar pozakin bete ziraden
Malkoz nere bi begiak,
Esanaz, au da lasaitasuna
Artu dun biyotz neriak.
ĄO! uri gure maitagarriya,
Gallenki zera azaltzen,
Zuri ematen dizuten fama
Danak dute ezagutzen;
Mundu guztiyan zuregatikan
Asko dute itz egiten,
Zu aiņ eder ta garbiyagorik
Besterik ez dala arkitzen.
Ugarte baten gisa zerade
Arkitzen uran erdian,
Badirurizu klabelin sorta
Lore ontziyan gaņian;
Koncha ederra zurekin dezu
Besterik ezdan aņian,
Erru char asko kentzen dituna
Beartzen geradenian.
Eleiz dorreko ezkil soņuba
Aditutzen det oranchen,
Itsas-aideak nere aldera
Oyartzuna du ekartzen;
Baga aundiyak Ąorru! egiņaz
Ikusten ditut etortzen;
Ondartzan gero lerturik dira
Mumur utsera biurtzen.
Mendi ederrak ere dauzkatzu
Gorde lekutzat urrian,
Jauregi chiki politak dira
Ikusten arbol tartian:
Edertasunan ispillu zera
Mundu guztiyan aurrian,
Beti orrela azal zaitia
Loratsu larros gaņian.