Gure Ama Maitia.
Felipe Cazal eta Otegui.
1
Mundubak duben choko
Garbichuenian,
Ama bat triste dago
Laguntz biarrian;
Semiari ojuka
Biotz barrunian
Asko senti dubela,
Ezin egonian
2
Alde geyenetatik
Baditu etsayak,
Ar charra sartu nazan
Dabiltza guztiyak;
Berak aspaldichuan
Dauzka igarriyak,
Zein diran oitura zar
Onan galgarriyak
3
Lenago pakeakin
Aberastasuna
Zuben, ama guriak
Eta ontasuna;
Orain nailiokete
Kendu osasuna,
Banan, ez baldin bada
Odol euskalduna
4
Bai othe da mintzatzen
Ez duben semerik
Euskal erriyan jayo
Eta azi danik?
Etzait iruditutzen
Ain seme gaistorik
Ama gure maitiak
Izango dubenik
5
Munduban ez da inon
Ederragorikan
Ez ere nere ustez
Berdintzekorikan;
Izanagatik zarra
Sustraietatikan,
Gaztia arkitzen da
Lore emanikan.
6
Lore ori biegu
Guztiyak jorraitu
Eta maitasunakin
Utzi gabe zaitu;
Ama lotzaturikan
Ez dedin arkitu,
Ez bere semerikan
Atzian gelditu.
7
Kontu egin ziyoten
Gure aurrekuak
Izanikan biyotzez
Euskaldun prestuak;
Eztituben etsayak
Isutzen gachuak
Orain.... Zeruan dauzka
Gure Jaungoikoak
8
Beren oiturak ondo
Zituzten gordetzen
Baldin bazan etsayik
Galdu nayan sartzen;
Nayago zuten beren
Odola isurtzen
Ikusi, ez oiturak
Utzi lurreratzen
9
Gisa orretan danak
Elkartzen bagera,
Beti biziko zaigu
Gure ama euskera;
Inoren lotzagarri
Izanak ez gera,
Eta guazen guztiyak
Bera laztantzera.
10
Laztandu ondorean
Danak gogor egin,
Ez dediyen oitura
Onikan dezegin
Egin ezkero gure
Artian alegin
Ez du esango amak
Degula utzegin
11
Gure seaskachua
Asko maitaturik
Pakian bizi biar
Degu, elkarturik;
Ama euskara gure
Erdiyan arturik,
Lotsu egongo da
Bai, bethi bizirik.
12
Guaza bada aurrera
Nere anai onak,
Arturikan bide on
Batetikan denak;
Aurrekuan odola
Kutzatzen degunak,
Ezan ill arterano
Gere Euskaldunak.
|