gizona ta chardieta
Kasal Otegi, Felipe
Lengo arrats batian
Joan nintzan kayera,
jira bat eman nairik
Freskura artzera;
Irichi nintzanian
Ni kai muturrera,
Gizon bat zijuan an
Arrantzan astera.
Begira egon nintzan
Piskabat berari,
Eta laister asizan
Ekiten lanari;
Chardiņa jarri ziyon
Aparejubari,
Ichachirikan ondo
Zuben amubari.
Itsasora botarik
Kontu aundiyakin,
Zeguen gizon ura
Aparejubakin;
Lotu zuben eskuban
Bi korapillokin,
Etzan nonbai fiyatzen
Eutsi utsarekin.
Tenk laster egin ziyon
Chardieta batek
Eta esaten zuben
"Au gaur, neretzat dek;
Nere echian biyar
Gosariya badek,
Pozak nere andria
Dantzan asiko dek."
Baņan kukubak oker
Jo ziyon berari,
Bigarren tenkarakin
Goitik zan erori;
Eta utzirik azkar
Eskuko gauzari,
Kanpora atera zan
Pleiturik chit larri.
Gisa orretan asko
Gerade gertatzen,
Ustez segurutikan
Degula jokatzen;
Besterengatik erraz
Asirik pensatzen,
Geren buruben faltik
Ez degu arkitzen,
Eta azkenerako
Gera eroritzen.
|