Chorichuak
Kasal Otegi, Felipe
Chori chikiyak kantari
Gustora oi dira ari,
Uda berriyan pozak,
Nonbait oyen biyotzak
Alaiturik dira jarri,
Naiz neguan izan larri.
Oyen pipirripikoak,
Oso dira eztitsuak;
Goizian goic kanpoan,
Chara edo basuan,
Biligarro ta sosuak
Dituzte kanta gozuak.
Batzubek kabi prestatzen
Bestiak jankai billatzen
Sayatzen dira orla,
Bañan ezdakit nola,
Gasuak diran moldatzen
Beren umiak azitzen.
Azirik, aman atzetik
Egatzen dute kabitik,
Jankai billa laguntzen
Dira amak ibiltzen,
Ume maitian ondotik
Erakustiaren gatik.
Ona danian etortzen
Charra zayote aztutzen;
Gasuak beren penak
Gisa orretan denak
Dituzte laister lajatzen
Pipirripika kantatzen.
Amak beren ondotikan
Ibiltzen dira pozikan,
Naiz gero eskerrikan,
Umiaren gandikan,
Askorik ez izanikan
Gasuak pena baizikan.
Alda miñ aundiyagorik
Ama batentzako danik
Umiak azitzia
Ta gabe gelditzia
Denak galdurik, bakarrik
Bere maitiak izanik?
Umiak billatu naiyan,
Zoratutzeko zoriyan,
Ibiltzen dira amak
Igarorikan lanak
Sentirik biyotz erdiyan
Iñola eziñ etsiyan.
|