Aņitari donkitua
Casal Otegi, Felipe
-ĄBiotz nereko aurcho
Aingeru maitia,
Amachoren besora
Etorri zaitia!-
Aurchuak kasorikan
Ez diyo egiten,
Bere maramarekin
Dabill zoratutzen.
Esanaz ņiņiari
Diyola jarriko,
Soincho berri churiya
Apapa juateko.
Amak ikusirikan
Ala jostaketan,
Joan eta artu zuben
Bere besoetan;
Esanik:-ĄIzar nere
Zoragarrizkua!
ŋEz aldezu aditu
Amachon ojua?-
-Niņiakin nebillen,
Amacho, jostatzen,
Ez nuben uste iņork
Zirala deitutzen.-
-Ibiltzen diran aurrak
Bakarrik kanpuan,
Zomorruak eraman
Oi ditu zorruan:
ŋEz altzenduben atzo
Ikusi Juanita,
Zomorrok eramaten
Zorruan sartuta?-
Es amacho neria,
Esnuben ikusi,
Baņan ez det egingo
Geiago igesi;
Ņiņiakin echian
Nais ni jostatuko,
Soincho pollit pollitak
Diskai nik josiko;
Eta gero plasara
Surehin joateko,
Janchiko det polliki
Nik eramateko;
Kirriki, tiki, tiki,
Danboliņ soņuban,
Anchen dantzatuko det
Nere besochuan;
Apaldutzera gero
Gera etorriko;
Erresuak eginta
Llollo egiteko.
|