Aņita-ri donkitua
Casal eta Otegui, Felipe
Biotz nereko aurcho
Aingeru maitia
Amachoren besora
Etorri zaitia!
Aurchoak kasorikan
Ez diyo egiten,
Bera marmarrian
Dabill zoratutzen.
Esanez ņiņiari
Diyola jarriko,
Soineko berri berriya
Apapa joateko.
Amak ikusirikan
Bere besoetan,
Esanik:-ĄIzar nere
Zoragarrizkua!
ŋEz aldezu aditu
Amachon ojua.
-Niniakin sebillen
Amacho, jostatzen
Ez nuke nai iņork
Zirala deitutzen
-Ibiltzen diran aurrak
Bakarrik kanpuan.
Zamorruak eraman
Oi ditu zurruan;
ŋEz altzenduban atzo
Ikusi Juanita,
Zumorrak eramaten
Zarruan sartuta?
-Ez amacho neria,
Es nuben ikusi,
Baņan ez det egingo
Geyago igesi.
Niņiakin echian
Naiz ni justatuko,
Soinecho pollit pollitak
Diskat nik josian
Eta gero puskara
Surekin joateko
Janchiko det polliki
Nik eramateko,
Kikirri tiki, tiki,
Danboliņ soņuben
Anchen dantzatuko det
Nere besochuan;
Apaldutzera gero
Gera etorriko;
Erresuak egin in
Llollo egiteko.
|