Ama-Birjiņa Begoņa-koari
Kasal Otegi, Felipe
Birjiņa maite Begoņakoa,
Biyotzez zaitut maitatzen,
Gau eta egun ni zutaz Ama
Beņere ez naiz aztutzen;
Iduritzen zait nere aurrian
Beti zaitutala ikusten,
Baņan iduri triste orrekin
Penaturik naiz gelditzen.
Doai aundiko Ama Birjiņa
Beti zu izandu zera,
Mundu onetan zure laguntzen
Bearrez arkitzen gera;
ĄAi! zeiņk aleken emengo festak
Utzirik alde batera,
Joan zuregana, Ama maitea,
Aingeruchuen artera.
ŋZertako dira emengo festak
Eta aberastasunak,
Baldin geiago baliyo badu
Or dagon paketasunak?
Ama, beņere ez nau betetzen
Emen dagon ontasunak,
Zure ondora joan nai orrekin
Aztuta bizi naiz danak.
ŋIzango oteda neretzat iņoiz
Mantupe ortan tokirik,
Ez balinbadet mundu onetan
Zu ain bat maite besterik?
Jayo ezkeroz ez det nik galdu
Zureganako federik,
Ama, barkatu uste gabian
Egin badet pekaturik.
Inguru ontan arrantzaliak
Dizute erregututzen,
Trantze charrian arkitutzian
Diyezulako laguntzen;
Nik ere, Ama, gisa orretan
Biyotzez dizut eskatzen,
Lagundutzeko bide onean
Oraiņ bezela segitzen.
Euskal-erriya guztiyan zera
Biziro omenatuba,
Zure birtute paregabia
Guztiz da ezagutuba;
Euskal-lurrean izango zera
Ama beti maitatuba,
Gure biyotza daukagulako
Zuregana limurtuba.