Ama bat bere aurrarekin. (Amalauduna)
Kasal Otaegi, Felipe
Ama bat dago sukaldechuan aurchuarekin
Seaskachua jarriya dauka aldamenean,
Zoraturikan arkitutzenda berearekin
Musu emanaz estuturikan bular gañean,
Bularra eraten aurchuaarida alegiñean
Begiratuaz ama onari onitasunakin,
Eta utzirik bular muturra ezpainchuakin
Esaten diyo:-¿aitacho ñuña, ama? ¿lanean?...-
Malkoz betetzen zaizka amari bere begiyak
Laztan gozo bat emanaz bere aur maiteari,
Begietatik chanpon añako malko aundiyak
Erortzen zaizka oroiturikan gaiso onari,
Esanaz, erregu egiyegun biyotzez biyak
Bere onduan iduki ezan Jaungoikoari.