Gurutze-bidea
Kardaberaz, (Aita)
1.
Sententziatu dute
Jesus maitea,
Gurutzean iltzera.
Ai, zer penea!
2.
Orain artzen ditu
gurutze batean,
gure pekatuak
Bert gaiñean.
3.
Emen erori zan
Jesus gurea,
lurra jasotzeko
bere aurrera.
4.
Nork esan lezake
Amaren penea,
onela ikusita
Bere Semea.
5.
Gurutzea eramaten
nai dezu lagundu?
Bada emen nai dute
lagun bat artu.
6.
Arpegiko izerdi
eta odoletan,
zapi bat busti du
iru dobletan.
7.
Bigarren aldian
emen da erori;
eta zu etzera
kontuan jausi.
8.
Pekatuagatik
negar egizu;
bada nere penak
orrek eman ditu.
9.
O,pekatuen
gauza astuna!
Irugarrenean
jo du emen lurra.
10.
Ona nun daukazun
Jesus billotsik,
burutik beatzera
zauriz beterik.
11.
Oiñak eta eskuak
iltzez josirik,
emen dago Kristo
penaz beterik.
12.
Emen Jesus il zan
gizonagatik.
Akordatu zaitez
orain eta beti.
13.
Gurutze gaiñetik
bere Amagana,
emen jetxitzen da
Jesus laztana.
14.
Obi berri bat nai du
zure biotzean
Jesus illak, betiko
zu bizi zaitean.
|