"Ixirdo" ta "Jeolimo"
Kaiku
Ixirdok
-Ai zazu "Jeolimo"
ta ez gaizki artu
zure semeagatik
dutena aditu,
begiz ikusi gabe
eziņik siņistu
bear dizut egiya
nik zuri galdetu.
Jeolimok
Ain beste gauza dira
munduan entzuten
zer: siņistu ez du batek
askotan jakiten
gezurra egi antzera
errez da esaten
asi zure entzuerak
nori adierazten.
Ixirdok
Guziz apaindua ta
"antamobillian"
ateriaz poltzatik
dirua pillian
omen dabill semea
zure ixillian,
ala entzuna dot nik
joan dan illian.
Jeolimok
Semea ondo dago
Ixirdok maitea
zerbait emango nuke
ni bera izatea
"Antamobillan" dago
ta bere egitea
da joaten diran denai
txartela ematea.
Ixirdok
Goiz goizetik gabera
lanian lertutzen
izardiz ta goseak
egarriz itotzen
nekazaria dago
oitua bizitzen
beste moduz semea
ai zazu oitutzen.
Jeolimok
Lan asko egin gabe
patrikak betetzen
nere seme "Maluel"
da gaur arkitutzen
ez dezu Ixirdok dena
gezurra esaten
gure aldian semeak
ondo dira izaten.
|