Askar, andre Maintoni
Kaiku
1
Egun igaro da ta
Basuan lanian.
Etxera estu estu
Merienda usaian
Dator alkate "Lindro"
Asnasa batian.
Irintxiko luke orain
Idi bat batian.
2
-Azkar, andro Maintoni,
Jana nei gertatu
"Aluntamentun" laister
bear det arkitu.
Amaika burukomin
Nuen bada artu
Ezker aundik ala ere
Ez det nik aditu.
3
Erriko esanagatik
Ez naiz ikaratzen
Baldin nuek nai dutena
Al badet egiten.
Sekretariyokin bat
Saya naiz egiten
ta orla errian
dutan agindutzen.
4
Joanagatik guztiyak
Bera da gelditzen
Nai dun guztiya egiņaz
Erriya "zuzentzen"
Errez da bere ondoan
Alkate izaten
Okerrik berarekin
Ez da errez egiten.
5
Bera lagun artuta
Gaurko arratzaldian
Bear det txit benetan
sayatu musian
Ote ditugun jartzen
Noiz baten mendian
"Meriku" ta meriyo
Biyak bat batian.
6
Errukiņa erriya
Ez bada irabazten
Multa dirutik danok
Ai gerade jaten,
Guztiz gaitza bestela
Galdua ordaintzen
Ibilli askar Mainteni
Neri jana ekartzen.
|