Chori organista
Ajuria, Eugenio
Lengo igande baten,
Arechabaletan,
Chori papar gorri bat
Sartu zan eleizan.
Egaka zebillala
Gaisoa barruban,
Nola etzekiala
jo zuen koruan.
Aditu ta bertatik
Organu soņubak,
Kantari ekin zion
Papar gorrichuak.
Gaņera nai zituban
Ark jo organuak,
Tekletan jarririkan
Bere erpachuak.
Aita-Gurea nola
Apaizari entzun,
Armoniuarekin
Nai zion eranzun.
Naiz organista izan
Bizi guztian ni,
Choriak lotsaturik
Nai ninduan utzi.
Nere beatz artean
Chio, chio, eiņik;
Elizako jendeai
Farra eragiņik.
|