Kristo gurutziltzatuari
Ez nau mugitzen, Jauna, Zu maitatzeko
Agindurik naukazun Zeru goitiyak;
Ez, ere, Zuri bildur idukitzeko
Su garrezko leize beltz izugarriyak.
Zuk mugi nazu, Jauna; Zu ikusteak
Gurutzean josirik, samindurikan;
Zure eritasun miñak begiratzeak;
Zu iltzen ikusteak laidoturikan.
Zure maitetasunak mugi nau, Jauna,
Ta ainbat, ezik, ez balitz ere Zerurik-,
Izango nizuke ¡bai! maitetasuna;
Ta bildurra, naiz izan ez infernurik.
Ez dezu eman bearrik, Jauna, saririk
Nik maitatu zaitzadan mairatu-ala;
Ez banu, ere, dedan uste bizirik,
Maitatuko zinduzket orain bezala.