inprimatu
Khilo egilearen kantuak
Izenburua:
Khilo egilearen kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
3

Khilo-egilearen kantuak

 

 

 1

 

 Amikozeko Gilen khilo-egileak

 Etchetik khendu ditu bere langileak,

 Sehi maiteak,

 Zeren galdu dituen irabazbideak.

 

 2

 

 Ez dezake nihon sal khiloa, ardatza,

 Nagusitu baitzaio galtz-erdi orratza,

 Moko zorrotza,

 Ez da izertu nahi oraiko neskatcha.

 

 3

 

 Elhe biltzen dabila, galtchoina eskuan,

 Laneko gogorikan ez baitu buruan,

 Alfer moduan

 Oihal guti erranez khutcharen chokuan.

 

 4

 

 Gazte irule guti da Eskual-herrian,

 Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian

 Athe hegian.

 Oi zer frendak horiek saltzeko ferian!

 

 5

 

 Oraino zembait bada atso horietan

 Iruten hari denik berant arrotsetan

 Bihotzminetan,

 Ilobek ez lagunduz behar-orduetan.

 

 6

 

 Askotan altchatzen da amasoren boza,

 Bainan ilobak ez du hartu nahi ontsa,

 Lanerat lotsa!

 Arrantze gabe nahi bailuke arrosa.

 

 7

 

 Amak goizean oihu: Jaiki hadi, haurra;

 Ez-dela aski luze hiretako gaua?

 Har zan haintzurra

 

 Itzuli beharra dun baratzeko lurra.

 

 8

 

 Alabak arrapostu ohetik gostura:

 Bego bihar artino haintzurtzeko lurra,

 Arte laburra;

 Joan behar baitut goizik egun merkhatura.

 

 9

 

 Zuri galdatzen deutzut, izeba Maria,

 Lakhet-lekhu othe da gaztentzat hiria?

 Hain da egin,

 Harat joaiteko badut hainitz gutizia,

 

 10

 

 Horra nola dabiltzan oraiko neskatchak

 Lur-lanetako dire sobera beratzak.

 Oi alter hotzak!

 Akhabo eginen du laster laborantzak.

 

 11

 

 Neskatcha gazte deno, itchuraz da abil;

 Esposatu berrian jaunarentzat umil;

 Ondoan zarpil.

 Galtzetako zilhoak erdirat ezin bil.

 


inprimatu