Karmel mendiko odeitxoa
Odeitxo bat agertu zan
Karmel-mendi gaņean,
Jauna'k bidalia bera,
Legorte ondorean.
Maria'ren irudi zan
Bere sorkunde ederrez,
Augaitik gur egin zion
Eli Igarleak auspez.
Lur egarria asetzeko
Ura zekarran batak,
Pekatua garbitzeko
Iturria besteak.
Karmel'go Ama egitan,
Du geroztik izena,
Mendi uraxe dulako
Bakaulkirik onena.
Ortixek zabalduko du
Maria'k errukia:
Negar dagitenai, poza,
Lausotuai, argia.
Ortixek baretuko du
Itxas asarretua
Ta eriotzatik gorde
Arrantzale izutua.
Ortixek itzaliko du
Gudarteko sugarra,
Eriotzari kenduaz
Bere eztena ta indarra.
|