Hazparneko Ezkila Berri.
J.E.
1
Hemezortzi ehun eta hogoi'ta hamabortzeko urthean,
Zeinu berri bat ezarri dute Hazparne herri nausian,
Hambat ederki dute altchatu gora eliza dorrean,
Gogorrek berek dute entzunen berri ingeru guzian.
2
Jaun erretorak aspaldi zuen horrentzat egin amentsa
Hazparnerentzat hain zitekela ezkila eder bat untsa;
Igurikatu, bai eta luzaz, ez izan halere lotsa,
Artzain onaren obra onentzat, Hazparnek prest baitu moltsa.
3
Urriko azken igandea zen, Krichto Erregeren phesta,
Zeinu berria Eliz'erdian jauntzi churitan prest presta,
Boza libratu bai eta gero nahia oihuka,
Ezkila hunen entzutekotan bazen jendea osteka.
4
Ezkila horren bathaioa zen, eman diote izena.
Chemartin Hodi, Leonie Lissar, aitachi amatchiena.
Herriko seme, Clement Mathieu, aphezpikua zen jina,
Zoinak baitauku benedikatu gure "Leonie-Martina".
5
Lordako seme, kalonje Garat,hor zen mezaren kantari,
Elhorri seme, Jaun Bordarrampe kalonje predikari;
Egun ederra izan da segur Hazparnerentzat bai hori
Hazparne baitzen zer guzietan etchekoz etcheko ari.
6
Ezkil ederra, soinu ozena, oro gaitu loriatu,
Jaun erretorak bere chedea ederki du bururatu:
Milesker Jauna! Hazparne duzu hain kurioski aphaindu,
Bertze amentsik baduzu ere zurekin bat gitazketzu.
7
Ezkila joile, Janpiarre Saint-Bois, hau ere zen ohoretan,
Orgina joile, Andere Carrau, berdin harekilan betan:
Aphezpikuak eman diote kurutz' eder bat papoan
Hambat demboraz egin dituzten zerbitzu onen saritan.
8
"Oren guziek dute kolpatzen, batek hiltzen azkenean".
Bozkalentzian, doluminean, goiz, arrats, egun erditan,
Ditzagun altcha bihotzak gora gur' ezkila aditzean,
Bethiereko Jainko Jaun onak sarista gaitzan zeruan.