Hazpandarrak Nausi.
J.E.
1
Zer pleka partida den berriki jokatu!
Pabeko trinketean dute bururatu
Arrayet bi anayak han dira aritu
Hazpandarrer ahalaz nahiz nagusitu.
2
Detchima eta Pascal gure herritarrak,
Pilotari lothuak iduri lapharrak,
Ongi plegatuz buru, beso, aztaparrak.
Airos tuzte garhaitu bi Arrayetarrak.
3
Ernest eta Edouard ziren trinketetan
Nor nahiri nagusi aspalditik plekan;
Bainan aurthengo huntan Hazpandarrekitan
Hogoi eta bat kintzez dute amor eman.
4
Paben ikustiarrak zauden harriturik
Hazpandarrak ikusiz hola oldarturik
Eman diote ere esku zarta onik
Eta sari ederra "champions" agerturik.
5
Hazpandarrek ederki finitu "championnat",
Bertzek nahi beiratu bethiko omena;
Elgar hitzartzen dute Bayonan "Moderna"
Eta berriz jokatzen nor den gehiena.
6
Partida bat denean desafioz eiten
Pilotaria zaio bethi funtski lotzen
Bat bertzeak ahalaz auzirik ez uzten
Pleka jokoa segur hola zoin eder den.
7
Barnean bi Arrayet, Damestoy. Detchima;
Horien ikusteko zombat den arima!
Hemen ere Hazparnek airos baderama
Berriz hemezortzi joz finkatuz "championnat".
8
Bulta huntan pilotan bada moimendu
Batzu bertzeri nahiz han hemen geihendu
Pilotak bethitik du Eskualduna bildu
Izan dadila bethi gaztentzat sustengu.
9
Eskual-herrian dira plekari suharrak;
Laphurtar, Chuberotar, Bachenabartarrak.
Espagnolak bertzalde, zoin diren ederrak
Bainan oroz gainetik: "Biba Hazpandarrak!"