inprimatu
Beņat Galtza handi
Izenburua:
Beņat Galtza handi
Sinadura:
Aiziritz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aiziritz

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1915
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1449.zk.
Orrialdea:
1

Beņat galtza handi

 

Aiziritz

 

 1

 

 Berriak igortzeko gerlako tokitik

 Galdeka ari zaizkit Eskual herritik.

 Banian zer nahuzue nik igor hemendik

 Gharrik ez igurtzekotz, gutichko da oniek.

 

 2

 

 Hanitz etsain kontra gerlan ari gare.

 Amorrik eman gabe oraino batere;

 Hotzak eta bustiak izanikan ere

 Lurpez lurpe gabiltza satorraren pare.

 

 3

 

 Aho churirik ez da, ez, gure artian;

 Jan-edanak gostu du gerleko toikan.

 Marmitaren ondorat oro ingurian

 Laster bilduak gare ordua denian.

 

 4

 

 Nik dakidan bat ez tu janak gaizki hartzen,

 Hunek odol gaichtorik guti du egiten.

 Harra bezala hemen ari da gizentzen

 Hunat jinez zeroztik itsuski loditzen.

 

 5

 

 Gaitzak gerrian ditu jarriak tinkegi.

 Nahiz largatu izan dituen bi aldi.

 Orai hek ezin jauntziz, gibelaldi handi,

 Galtarik gabe behar othe da ibili?

 

 6

 

 Berriak ukhanen tu fitechko agian

 Nik ez ditut tinkeki nereak gerrian

 Hemengo Eskualdunek, guziek batian,

 Ez dute irabazi hoinbertze pizian.

 

 7

 

 Hamabi kilo ditu ja irabazirik;

 Nork daki sarri zonbat, hola doalarik,

 Eginen ahal tuen, ez badu goserik?

 Agian helduko da etcherat usorik.

 


inprimatu