Araba euskaraz-83
Juan Mari
«KILOMETROAK» Gipuzkun dira
«IBILALDIA» Bizkaian
«OINEZ» ere bai egiten dute
Euskaldunak Nafarroan
Baita «ARABA EUSKARAZ» dogu
aurten Aiara aldian
danen artean zabaldu daigun
Euskara Euskal-Herrian.
IBILALDIA Lekeition zen
ekainaren hamabian
Laudion ere izango dogu
urrian hogetairuan
aukera ona alkartutzeko
euskaldunak aspaldian
eta Euskara jartzeko ere
merezi duen tokian.
Olaritzu ta Mendizorrotza
orain artean testigu
nola Araba aspalditikan
euskalduntzen hasi zaigu
bide hortatik aurten ere bai
nahi genuke jarraitu
ta Laudiora egun hortako
dizuegu ere deitu.
Noski «ARABA EUSKARAZ» au
euskaldunen pozerako
ta bereziki antolatuta
Eskararen onerako
Aiaratarrak lanean gara
helburu horretarako
gure hizkuntza ez da izango
txerriaren askarako.
Indarrak batu beharra dago
ta utzi taldekeriak
bestela laster gure hizkuntzak
-egingo ditu beriak
euskaldundu ta alfabetatu
beharko gara guztiak
esan ez dezan, Euskal-Herria
ez gerala, historiak.
Aiaratikan Araba osora
euskararen garrasia
Euskal-Herria euskalduntzeko
ordua dala hasia
eutsi dezagun Arabatarrok
piztuta dogun zuzia
zabal daitela Euskal-Herrian
Arabako Irrintzia.