Maitealdi baten ondoren
Juan de la Cruz, (San)
Egille beraren Jainkorako beste zenbait
Maitealdi baten ondoren,
eta ez usterik gabe,
ain gora egiņik, ain gora,
eiza bainun atzeman.
Zerutar mugaldi au
nik atzeman nezan,
begitatik galtzeraņo
eitea zegokidan;
alaz ere, muga ontan,
uts egin nun egan;
baņa maitea ain garai izanik,
eiza bainun atzeman.
Zenbat eta gorago egin,
begiak txundi nituan,
garaite gogorrena ere
illunez gerta oi zan;
baņa maite-muga zalako,
itsuka jausi nintzan,
t'ain gora egiņik, ain gora,
eiza bainun atzeman.
Zenbat eta gorago eldu
ekite ain garai ontan,
ainbat berago negian;
ta eskurago nintzan;
Ģiritxi eziņa dukģ, esanda,
gero ta berago niņoan;
t'ain gora egiņik, ain gora,
eiza bainun atzeman.
Ain era arrigarriz eun egada
igaro nitun batean,
zerutar usteak zenbat itxaro
ainbat baitu eskutan;
muga bakar onen zai egonda,
enintzan uts irten ustean;
ain gora egiņik, ain gora,
eiza bainun atzeman.
|