Edozein ederren jarrai
Juan de la Cruz, (San)
Egille berak ĢJainkozkoģ biurtua
Edozein ederren jarrai
ez nabilke ni iņoiz deslai,
baiņa Jainkoz izan oi dan
ez dakit zeren billa bai.
On igeskorren gozoa
ezin izan bestetako
ao gozoa galdu ta
gogaikarri gelditzeko.
Beraz atsegiņen billa
ez naiz ibilliko deslai,
Jainkoz aurkitu daiteken
atsegiņaren billa, bai.
Biotz andiak ez daki
beti batean egoten,
aurrera joterik badau,
zaillenetara dan joten;
ez da asetzen edozertaz,
ta fedez ain gora doa
ta alan lainkoz aurkitzen dan
zera irabazi daroa.
Jainkoak bein ikuturik
Aren miņez dabillana,
ez dabil gozoen billa,
aldaturik dago dana;
Sukardunaren antzera,
iguindurik lengo janez,
Jainkozko zer ori baiņo
besterik goza eziņez.
Iņor ez bedi arritu
aldatze ori dala-ta,
gaixo orren Eragillea
guztien gaiņeko da-ta;
alan, edozein izaki
Aren mende da geratzen,
ta Jainkoz dauan zer ori
baiņo ez daki gozatzen.
Jainkoaren ikutuak
biotza joa izan bada,
ezin ezertaz asetu
Jainkozko izatez ezpada,
baiņa aren ederra fedez
baiņo ez danez asmatzen,
Jainkoz izan oi dan eran
baiņo ez dau ak gozatzen.
Maitemindu ori zelan
izan iņork errukitan,
pozik ez ba dau aurkitzen
ezelango izakitan,
soil, eta antzi-irudi barik,
ezertxori ez dautsala,
Jainkoz datorkion zera
artzen ba dau artu-ala?
Gogo-barruak, baiņo
bikaiņagoko izanik,
ez uste emengo gozotan
atsegin artzen dauanik;
dan, izan eta izango dan
eder guztiez gorago,
andik artu oi dan Jainkoz
dan zer ori gaiņezkago.
Geiago gura dauana
irabaztekoez dago
irabazitakoz baiņo
askoz arduratuago.
Beraz, gorago igon guraz,
beti izango dot joera,
Jainkoz aurkitzekoa dan
zer ori lenik lortzera.
Ez dot nai sentzunen bidez
lurreon ulertzekorik,
ez, garaiena izan arren,
buruz antz emotekorik;
eder ta jas onen billa
iņoz ez nabilke deslai,
baiņa Jainkoz letorkidan
ez dakik zeren billa, bai.
|