Gau illuna
Juan de la Cruz, (San)
(A)
Animaren koplak: bere buruari uko egiņ-eta poz baita Jaikoarekin bat-egitean betekundea jo dulakoz
Gauaro illun batean
yoranez, maitez sukarrean,
-oi ene zoriona!-
ixil irten nintzan,
nere etxea zegola pakean.
Illunaldiz, mozolo,
zurubi gordeaz uste onean,
-oi ene zoriona!-
illunaldiz, kirika,
nere etxea zegola pakean.
Gauaro doatsuan,
gordeka, iņor oar ez zalarik,
ezer ez nenkusala,
ez argi ez gidari
biotza sutan zeukana baizik.
Gau onek gida nindun
eguerdi-argiak baņon obeki,
jakiņ ere nik ongi
nekian Arengana,
bertan iņor ezpaitzan ageri.
O gau biderakusle,
argi-urratzez gaindi atsegin,
maiteak alkargana
zenituna bat egin,
Maiteņoa bat Laztanarekin!
Nere galtzar-lorean,
Arentzat oso baineukan gorderik,
loak artu zun gozaro,
nik Ari maite egiņik,
ta izai-ostraillak aize emanik.
Nik Aren adats-izpi
orraztu bitartean, dorreko
aizeak lepoan guri
joaz, zentzuak oro
lillura jarri zizkidan oso.
Ba negon egon, t'antzi,
Maiteagan etziņik betarte;
oro geldi, eta ni
zitori lorez arte
onean nindagon ardura gabe.
***
(B)
Nere zoriona! - Gau illunean,
maitez su-garretan, - iņor oarkabe
atera nintzan, - etxe-barruna
iabal neukanean.
Illun, bildur gabe, - zurubi gordetik
mozorro-iantzian, - illun, zelatan,
etxe-barrua - iabal neukanean.
Gau doatsu artan - itxil, iņork ere
ez nindekusala, - ezer ez nik ere,
nere biotzeko - argia baizik
gidari ez nula.
Au nindun gidari - eguerdi-argia
baiņon areago, - nik nekin tokian
zegon Arengana, - iņortxo ere
ageri etzala.
Gau doatsua! - argia baiņo
maitagarriago - zitzaidan gaua!
Artan bildu ziran - Maite ta Laztan,
Laztana Maite - biurtzen zala.
Lore-galtzar ontan, - oso osorik
Arentzat baineukan, - lo geldi zitzaidan;
maite egiten nion; - izai-ostoak
aize zegion.
Nik Aren adatsak - orraztu artean,
dorreko aizeak - esku legunez
lepoan ni ioaz, - zentzuak oro
lotu zizkidan.
An geldi nintzan, - nitaz aztu nintzan;
burua makurtuz - Aren galtzarrean.
Oro geldi zegon - An nere kezka
egotzi nendun - lilien artean.