Iturria
Juan de la Cruz, (San)
Animaren leloa, Jainkoa siņismenez, ezagutzeaz poz dalako
Ba dakit nik ongi laster darion iturri,
gauez izanarren.
Gordean egonik ere betiko iturri,
ba dakit ongi non dan bere gordegi,
gauez izanarren.
Ez dakit non don sorburu, ez dulako,
bai ordea an sortzen direla jatorri
oro,
gauez izanarren.
Ba dakit ederragorik ezin dala,
ta zeru ta lurrak andik dedatela,
gauez izanarren.
Ongi dakit argan ez dala ondorik,
iņork ezin dula ubide-egin,
gauez izanarren.
Aren argia ez da iņoiz itzaltzen,
ba dakit argi oro an dala sortzen,
gauez izanarren.
Ba dakit aren urbizi ain aundi direla,
suleze, zeru ta jende ditula urezta,
gauez izanarren.
Iturri ontatik sortu oi dan jario
ba dakit ain gai dala, oroz gaņeko,
gauez izanarren.
Ba dakit, biotatik darion joaira
bata bestearen aurreko ez dala,
gauez izanarren.
Betiko iturri au, bizia emateko,
ogi bizi ontan gorderik dago,
gauez izanarren.
Emen ari zaie gizakiei deika,
illunez arren, ur ontan ase dira,
gauez dalako.
Ain gogoko zaidan ur bizi au
ogi bizigarri ontan bai dakust,
gauez [izan] arren.