Irlandari
Jon din
Egun da San Patrizio,
Bihar azken judizio;
Egun honetan berdin dirade
Bertutea ta bizio.
Anaia O'Casey maitea,
Zihoakigun urtea.
Pena honekin bihotz erdia
Oinazez daukat betea.
Gorrotoz erdi bestea,
Piztua berriz bestea.
Irlandan zehar zaldun bi doaz:
Gosea eta pestea.
Neguko garitza errea,
Erdian gure hasarrea,
O'in arte zutik egon delako
Okerbidezko dorrea.
Laster jausiko da habea,
Hilko du bere jabea.
Herri guztiok apur dezagun
Mundu honetako katea.
|