Artz bat eta bi iizlari
Joanes Lapurtarrak
Larrugin bati bein
bi Santangrazitar:
«Mendian dugu artz bat
il gogoa biar.
Aren larrua zuri
dugu saldu bear.»
Tratua egin zuten
amar untza zilar.
Bi iizlari oiek
biaramunean
artz-keta ziren goizik
sartu oianean.
Iduri itz artuak...
orduan berean,
artz eder bat chut chuta
agertzen zaie an.
Artza ek uste baino
andichago baitzen
gure iizlariak
or dire izitzen.
Bat pago bati gora
zalu da upatzen:
bertzia alegia il
lurrean etzan zen.
Artza lurrean dagon
orren gana doa.
(Galtzetarat eginik
an zagon gaizoa!!!)
Artzak usainka dio
urbiltzen aoa:
«Pu! dio, au ila da
auk urrin gaistoa!»
Apur bat ibilirik
igi-ta ingura,
gibel aldetik zion
sendi usteldura.
Utzi zuen jan gabe
ez baitzen barura.
Bearrik zen ain ñapur
goiz artan artz ura.
Ila zelakoari
artza urrundu ta
laguna eldu zaio:
«Errak, to, ez uka:
Artza ari baitzukan
iri mandatuka,
zer erran ote daukan
emak errepusta.»
«Bearrirat urbilduz
sudur eta ortzak,
una zer erran dautan
alimale gaitzak:»
«Bertze aldi bateko
au gogoan ar zak:
Larrua saldu gabe
il bear dik artzak.»
|