Makhila.
Eskualdunen loria
Ene pertsuen saria
Makhila banu berria!
Gizon akhitu, gogor-denari
Etzaiko erhokeria
Makhila baten tirria
Zeren den maiz eroria
Eskatzen du sokorria
Nahiz duzun ezagutzen
Egun guziez frogatzen
Yanez indarrak berritzen,
Zahartzearen lege gogorra,
Muthiriki dut sentitzen,
Sentsuak zaizkit tontotzen
Ichta zainak ikharatzen
Makhilak nau sustengatzen
Zerbitzatzen nau urririk
Ez du onhesten mainarik
Sasoin oroz da barurik
Etchean da estatuetan
Ez du galdatzen gortherik
Zokhoan dago bakharrik
Gau guzia atzarririk
Phartitzeko chutiturik.
Makhila lagun bidean
Badoha ene parrean
Leralki ene menean;
Pochulu lanjer eta etsaiak
Senditzen dituenean
Ematen nau gibelean;
Guziak ditu batean
Laster edatzen lurrean.
Eskolarik ez du hartu
Nausirik ez du behatu
Zeren den yakinik sorthu
Osasuna on bati iduritu
Behar duela gozatu
Bethi lerdenik zahartu
Gaitzik ez du ezagutu
Medikurik ez da boztu.
Gaur gero ene makhila
Zu zare nere muthila
Pelegrin lagun ichila;
Nik zu idukiz nik zu bermatuz
Aski chuchen banabila
Oi zerbitzari umila!
Banu hautatzeko mila
Ezniro bertzerik bilha.