Aurtxo batek Maria'ri
Jauregi, Koldobika
¨Lore-zalea zera,
ene Amatxo..?
Orra, bada, zuretzat
iru sortatxo:
iru sortatxo txuri
gorri ta ori...,
Zuretzat bildu ditut...
Amatxo, tori.
Zuretzat oiek biltzen
zelaitik-zelai
ibilli naiz gaur, Ama,
pozez eta alai;
t'ederrenak artuta
nator Zugana...
Beroikin artu nere
muiņ ta laztana.
Loretxu oiek ortxen
zuri begira
beti egon, ta pozez
ortxe ilko dira...
Loretxo bat nai nuke
izan nik ere,
ez eiteko Zugandik
alde beņere.
Gaizto asko omen dira
bazter oietan...
Beti maiteko zaitut
nik, bai, benetan;
Zurekin bizi beti,
beti Zu maite...
Nere Ama kutuna
beti izan zaite.
Artu, ba, Zutzat gaurtik
nere biotza,
Zutzat nere bizitza
et'eriotza.
|