Atozkit!
Jauregi, Koldobika
Biotzetik-biotz, eskale gaxoa
bezelaxe dabil eskatzen beroa
Josu Maitalea
maitasun-zalea
gure zoriona
besterik nai ez dun gure Maite ona.
Neonek neguan arrats otz batean
leiotik ikusi nuan ate-ertzean.
bere ille zuria
elurrez josia...
Dardaizka, baņa zai
atea irikiko noiz ote-zan ernai.
Ikusi ziņudan! Ama-zai gosiak
egon oi diran lez, kabian txoriak.
Ikusi ziņuan!.
¨Nolaz ez barruan
biotza samindu?
¨Noletan sartzeko; ba, Maite, ez agindu?
Eta iriki nion au nize zoruna!
ta orduan jun zan etxetik ituna,
te antxe su-alboan
itz-egin ondoan
laztandu niņuan
eta-lo-artu nun, beraren kolkuan.
Ura lo eztia! Ura bai arratsa!
Ludi-atsegiņak ai! diran lokatza!
Ura maitasuna!
ura bai-zoruna!
biotzean-miņa
gero uzten ez dun zorun ta atsegiņa.
Atozkit berriro, atozkit, Maitea,
oroitu nitaz ta jo nire atea.
Geroztik leioan
nago zure usmoan
an datorztenetan
Zure irudia noiz ikusiko detan.
Atoz, emaiazu orduko ardoa,
ogi eztitsua ta musu beroa.
Berriz besarkatu,
Zurekin ni batu,
ez nenditzat, arren,
Zugandik aldendu ez be eriotzarren.
¨Noletan maiterik gabe udaberrian
bakarrikan bizi txoria kabian?
¨Nola espetxean
bizi bere etxean
bezain poz gizona?
¨Ez da au espetxea, ba, ordutik ona?
Atozkit, urtu da bideko elurra
ta etxean bai-da naiko jan t' egurra:
piztiak jun dira
igesi mendira:
baratzan ostera,
jaio dira lorak igazko antzera.
Atozkit bestela nioni Zu-billa
jungo naiz eskuan artuta makilla
basotik-basora
ta ibar-betik gora
artzaia bezela
ardi galduaren billa dabillela.
Atoz geigo ez det nai emengo loia
baizik izan zure jopu ta morroia
ta saririk gabe
izan zu ni-jabe.
Morrontza zoruna
azkatasun oso ematen diguna!
Eguna Zu gabe netzat da illundia
Zu zera ta nire begien argia.
Atozkit, Maitea,
jo nire atea:
lilia bezela
lekaro aunetan, ba, ilko naiz bestela.