Artzaitxoa
Jauregi, Koldobika
Menditik dator artzaitxoa
negar ta negar gixaxoa,
bildots ta ardiak bitartean
mendian pozik jolasean.
Muņotan urtu da elurra
t' eguzki-jantziz jantzi lurra,
bazterrak lorez jos dira.
Guztiok igo nai mendira...
eta negarrez artzaitxoa
menditik dator gixaxoa...!
Ai, ezin euzki-argi leunak
argitu biotz-leiza illunak!
¨Zer du gaxoak, zer ote du?
¨Ardi maitea nunbait galdu?
¨Ala bat-batez artegian
otsoa sartu bart agian?
Eguzkiakin bat-batera
bi artzaitxoen txabolera
bi aingerutxo zuri-gorri
egun-sentian gaur erori,
ta gaxo zegon artzaitxuak
ikusi ditu aingeruak,
eta alkarrekin bi itz-egiņaz
iruok egan atsegiņaz...
Ez izan nunbait ai! ludia
aingeruentzat egokia...
Menditik dator artzaixoa
negar ta negar gixaxoa
Bere laguna bitartean
aingeruekin jolasean...