Artzaitxoa
Jautarkol
Menditik dator artzaitxoa
negar ta negar gizaxoa,
bildots ta ardiak bitartean
mendian pozik jolasean.
Muņotan urtu da elurra,
t'eguzki jantziz jantzi lurra,
bazterrak lorez josi dira,
guztiok igo nai mendira...
Eta negarrez artzaitxoa
menditik dator gizaxoa!...
Ezin eguzki argi leunak
argitu biotz-leiza illunak!!!
Zer du gaxoak, zer ote du?
Ardi maltea nunbait galdu?
Ala bat batez ardokian
otsoa zartu bart agian?
***
Eguzkiakin bat-batera
bi artzaitxoen txabolera
bi aingerutxo zuri-gorri
egun sentian gaur etorri,
ta gaxo zegon artzaitxuak
ikusi ditu aingeruak,
eta alkarrekin bi itz egiņaz
iruok egan atsegiņaz...
Ez izan nunbait, ai! ludia
aingeruentzat egokial
***
Menditik dator artzaitxoa
negar ta negar gizaxoa...
Bere laguna bitartean
aingeruekin jolasean!...