Artzai-neska
Jauregi'tar Luis
I
Eguzkia ba-doa
mendi-tartera:
mendi goiak gorritzen
ta illuna, bęra.
Dilin-dala artaldea
ibartik gora...
atzetikan artzaiak
eta artzaņora...
Or datoz artzai-nausi
ta morroitxoa:
nagusia galdezka
mutillai doa:
"T'ez al-dek baserri bat
bertan ikusi...?"
"Ura bai-baserria,
Ziņez, nagusi.
Ibaiaren alboan
antxe be-bęran,
ura edaten dagon
ardian eran.
Ango baratz, sagardi,
baso ta lurrak...!
Ango bei eta idiak
t'eize-zakurrak...!
"T'ez ote dek ikusi
antxe larrean
arzai-neska eder bat
ardi-tartean?
Auxe zeru artako
izar argia,
auxe neretzako dan
ezti-ontzia.
Laister nere erregiņa
izango dana,
nere biotz barrengo
kutun-laztana..."
Itzok entzunda ixillik
morroi zintzoa:
mara-mara dario
negar-malkoa.
Gero zotinka dio:
"Ene nausia...!:
itzali da ango zure
izar argia.
Neonek atzo bertan
ikusi nuan...
Artzai beltzez jantziak
bere inguruan.
Bera... zuriz jantzita
an, atarian...
Antxe illotzik, zerraldo
zuri zurian...!
Aingeru arpegia
eta irri-parrez...
Artzaiak inguruan
beraz, negarrez..."
II
Baserrira ariņ ariņ
doa nausia...
ŋNork itxi biotzean
daukan zauria?
Dilin-dala artaldea
ibartik gora...
atzetik illun morroi
eta artzaņora...
Eguzkia sartu da
mendi-tartean;
Odei eta mendiak
odol-antzean...
|