Artzai-neska
Jautarkol
1
Eguzkia ba-doa
mendi-tartera:
mendi-goyak gorritzen
ta illuna, bera...
Dillin-dala artaldea
ibartik-gora...
Atzetikan artzayak
eta artzaiñora.
Or datoz artzai-nausi
ta morroitxoa.
Nagusia galdezka
mutillai doa.
¿T'ez al-dek basetxe bat
bertan ikusi?
¡Ura bai basetxea
ziñez, nagusi!...
Ibayaren alboan
dago an beran
ura edaten dagon
ardian eran.
Ango baratz sagardi
baso ta lurrak,
ango bei eta idiak,
t'eize-txakurrak!
Ta ¿ez al-dek ikusi
bertan larrean
artzai-neska eder bat
bildots-artean?
Artzai-mutil guziok
nai arengana...
balla bera barentzat
izan ¡au lana!
Artzai-neska ederra
ikusi nuan...
Artzai beltzez jantziak
bere inguruan...
Bera zuriz jantzita
an atarian...
¡antxe illotzik zerraldo
zuri-zurian!...
Aingeru-aurpegia
eta iribarrez...
Artzayak inguruan
berriz, negarrez.
II
Basetxe ederrera arin
doa nausia...
¿Nork itxi biotzean
daukan zauria?
***
Eguzkia sartu da
mendi-ostean...
Odei eta mendiak
odol-antzean...
|