Anai agurra
Jauregi, Luis
Bizitzaren olatu
ta aizeak bultzata,
atzerri-lur oyetan,
-Jaunak ala naita-,
topa ziņaten biok
egun on batean,
ta lotu zerate gaur
ustarri maitean.
Itxaropen gozozko
eztia darion
kabi bero-goxo bat
sortu da Mexico'n.
Sinismen-suaz gartu
dezala Jainkoak,
zabaldurik maiteki
gaņean egoak.
Eztillargi beteak
bere izpi legunez
luzaroan argitu
beza gau t'egunez,
t'euskal-txori alayak
barruan sortuaz,
alaitu dezatela
kanta ta soņuaz.
Au da nere agurra,
nere oparia...
Egan doakizute
bertsoaz jantzia.
Apaiz-bendiziyua
da ta, anai-agurra,
Zeruka, intza gozo ta
besarka xamurra.
|