Alargunaren negarrak
Jauregi, Koldobika
Guda dala-ta besoetatik
kendu zidaten semea
kendu zidaten, baņan ostera
¨ikusko zaitut maitea?
Gudarontz asko juten oi dira
eta andik gutxi etorri
guda-ekaitzok bota oi ditu
uda-azkenak ainbat orri.
Zorigaiztozko guda bai-ziņez,
onela ama zartzaroan
uzten duana ogi-suik gabe,
semerik gabe alboan.
Obe det goian bizi alaiki
maitearekin batean
emen, bakarrik negarrez baņo
oņaze-neke-illunpean.
¨Nun ote zaude, maite? Agian
lotan elurran gaņean
zure amari agian deika
zauri ta illotzen tartean.
Agian... ene! bai utzi dezu
betiko ludi gaiztoa...
zalantza ankerroi! nigandik iges,
ez mindu nire gogoa.
Oi ¨Zer dala-ta, gudari oiek,
ezetsi negarr-mingotsa?
Eta ostera ¨Zer dala-ta utzi
nire barruan biotza?
Ez da pozarik nire etxe ontan,
alaiak iges-egin du:
emengo esku zana aldendurik
gaxook ¨zer dagikegu?
Lengo-basetxe txuri alaia
beztu ta txartu da ziņez,
negarr-dagila dirudi, bera
ez datorrela-ta miņez.
Moteldu-ta an-or dabil zakurra
itun, basetxe inguruan:
ia goseak ere erail ditu
abereak, ikulluan.
Sasi ta larrez josita daude
landa, zelai ta baratza.
Nire begiak nun-nai dakuste
nire min beltzaren atza.
Udaberriko lore-eguzkiak
ez dute pozten biotza.
Maitea il ba-zait ne-atsegiņa
izango da, eriotza.
Ene gudari gaxo-laztanoi,
¨nun, nola ote zaukate?
Gudaka gaitzak egun auetan,
izan dirala, dasate.
Mirotz zitalak nire kabitik
ostutako umetxoa,
edan ote du zurre odola
¨nun ote zauka gaxoa?
Bai, bizi da, bai ta biziko da
amak laztandu-artean
Ez da juango emen utzita
bakarrik ama illunpean.
Laister bukatuko omen da guda
laister zakusket bai beraz
poztuko nazu, ba, illunabarran
zure abesti minberaz.
Berriro zure begi argiak
argituko dit gogoa.
Zuk dakarkezu kabi ontara
berriz ogi ta beroa.
Mirentxu beti zure galdezka
etxean daukat negarrez,
argizaia lez, urtzen ari da
gaxoa maitasun-garrez.
Atoz, ots-dagizute zelaiak
ots deadarka abereak:
alarguna lez beltzez jantzita
ots-dagizu basetxeak.
Egia da, bai, bere berririk
ez dedala aspalditxoan,
baņa lanaren lanaz, betarik
etzun izango oraingoan.
Nire biotzan dakart gau-tegun
kezka gogorren ekaitza:
bere ertzak jotzen eta zatitzen
itxasoak lez, arkaitza.
Kupitu zaitez, nitzaz, jaun ona
beira nire min zorrotza.
Senda nazazu, edo bestela
kendu zadazu biotza.