Aitonak bere illobatxoari
Jauregi, Luis
Menditik bera errira zoaz...
Gaxoa!
Egan egin nai utzirik kabi
beroa!
Egan egin nai t'oraindik motzak
egoak...
Zelako poza txorien etsai
gaiztoak!
Atoz, Garbiņe, atoz niganontz,
laztana;
exeri emen t'entzun aitonan
esana.
Errira zoaz... Maitasun-billa
agian?
Etzera danen erregiņa,ba,
mendian?
Udaberriko lore mardula
nun dago?
jaiotiko lur gogoan baņo
pozago?
Gaztea zera, ez dezu ikusi
ludia
sapelatz beltzez, suge ta piztiz
josia.
Egan bazoaz, sapelatza antxe
gaņean,
t'oņez ba-zoaz, sugeak bide-
ertzean.
Ziņez gogorra dala ba-dakit,
maitea,
barrengo amets jaioberriok
iltzea.
Baņan zuk azten baituzu zure
bularrez,
laister mendira, nigana zera
nigarrez.
Iņoiz ez dezu, Garbiņe, ikusi
kalean
itsas-ontzia sartzen ekaitza-
ostean?
Alaxe dator biotza ekaitz-
ondoan,
miņez josirik, pozarik gabe
gogoan.
Zer da atsegiņa? Ordu bateko
eguna.
Ta zoritxarra? Negu-gau luze
t'illuna.
Ta edertasuna zer da, Garbiņe
maitea?
Egun bi diraun udaberriko
lorea.
Orra egia, naiz izan egi
minkorra:
autsa ta kea, gero eriotz
gogorra...
Ori, Garbiņe, ori da gure
bizia...
Zeorrek laister esango dezu:
Egia!...
Orain ez, gero zure ametsok
barruan,
zoritxar aize beltzak itzali
orduan.
Amets-tarterik dakusalako
guzia
orain zuretzat dana zorion
t'argia.
Zoaz, ba, zoaz sartu zaiz erri
aundian:
zorion izan, zurea ez dan
kabian.
Zoaz, bai, sartu pozez itxaso
nastuan...
Baņa kaierontz ekin, ai! ekaitz
orduan...