Agate Deun abestiak
Jauregi'tar Koldobika, "Artaga-Mendi"
Agintarien baimenarekin
Agate done-izenean
euskal-oitura zarrai jarraituz
gatorkizu gaur eskean.
Zure aurrera, jauna, ez gakar
zu mindutzeko asmoak:
eup anaikorra, opa xamurrak
baitira gure bertsoak.
Purrustaz zure biotz-atea
guri gaur itxi baño len,
etxeko lelo-zulotik beinik
begira gaitzazu, arren.
Illargi bete ta izar panpoxak
eder-zaizkigu ortzean;
zure emazte ta seme-alabak
ederrago balkoiean.
Zeru orretan zu baizerade
euzki lañorik gabea,
gure biotzak alaitutzera
bertan zu ager zaitea.
Zeru paketsu ortan ez bedi
iñoiz ekaitzarik sortu:
zuen arteko poz-iturria
iñoiz ez bedi agortu.
Agate deunak ixuri beza
zuen gain goiko eztia,
ta irauli beza ustu-arteraño
zorionaren ontzia.
Zorion-opa oien ordañez,
eskupeko bat, mesedez:
Euskel-ikastol ta langillentzat,
jauna, guretzat ezer ez.
Artzai jatorrak maite du ziñez
bere mendiko txabola;
euskeldun onak maitego dute
aurren euskel-ikastola.
Zuk ere Euskera maite baidezu,
emaiguzu, ba, laguntza,
Tolosa'n laister gailendu dedin
gure aitonen izkuntza.
Gose diraden langille batzuk
ba-ditugu gure etxean,
oientzat ere eskupeko bat,
Jainkoaren izenian.
Eskerrik asko, ta agur, anaiak
zuekia bedi Jainkoa:
bekizute emen dike donea,
goian zorion osoa.