"Pako" gure belearen historia
Altzo
Mila bederatzirehun
laroita bostean (bis)
kasu bat gertatu da
Zaldibi partean.
Beletxo bat bizi zan
gurekin batean,
Zubi aurren hazia
pameli artean,
norbaitek eraman du
goiz triste batean.
Urte bete zedukan
ta izena «pako» (bis)
aiton baten izenez
bataia zalako.
Egunero kalean
ega eta tato,
bazekien herriko
haurrek hainbat joko
beti presto zegoen
edozertarako.
Egun senti orduko
hor agertuko zan (bis)
bederatziak arte
pasioan plazan
haurtxoekin jolasten
bazuen nahiko lan
gero jubilatuek;
jartzen zuten dantzan,
gaua bezain beltz baina
maitagarria zan.
Gero eguerdian
bazkaltzera doa (Bis),
zuzen bilatzen zuen
etxeko leihoa
egunon kua! kua!
mahai gainera noa!
eltzean kazka! kazka!
luzatuz mokoa
gero kaferik gabe
plazara jokoa.
Jesus Mari zuen hark
lehen nagusia, (bis)
hau ere jende askok
begiz ikusia:
Nazabal tabernara
poteatutzia
jan ta edan zuen han
nahi zuen guzia
gero leihotik opa
beltz moko luzia!
Moko zorrotza zuen
egaje habila, (bis)
egun batez ostu zun
kriston giltza pila
teilatura igo zan
hura iskanbila.
Brunongana korrika
eskailera bila
giltza hoiek jeitera
etorri dedila.
Egunero bezala
goiz hor agertu da (bis)
atso batek hartuta
sartu du zakura,
arratsaldera arte
ez ginen kontura.
Haurtxoen aurpegitan
zerbait gertatu da
iluntzerako hau da
herriko tristura.
Haurrak atera dira
bele horren bila (bis)
eraman duen hori
agertu dedila.
Kale guztia dago
penaz eta ixila
triste utzi gaituzu
ohi bele humila
gure «Pako» maitea
betirako hila.
|