Abioitik jeitxitzen nintzan
Jaso, Moises
Abioitik jeitxitzen nintzan
txori baten gisan
begiratzea besterik ez dago
gaur nola gabiltzan,
nere bizia jokatu det
heriotzaren gisan,
aidean gelditua bait naiz
pixu gutxikoa ni izan.
Jende asko egona zegon
nola jetxitzen nitzan begira,
pixu gutxi nuean eta
golpean ezin tira,
haizeak eramaten ninun
leku askotara jira,
enaran antzeko pertsona hauek
xelebreak bait dira.
Parakaidastik jetxi nahi nuen da
aurrekaldean baino,
hamabost kilometro nauzkan
nik lur alderaino,
izugarrizko bideak ņitun
ez nuen uste baino,
orduan batetik besteraino eraman ninun
Paristik Londreseraino.