Juyamendu jeneralaz
Aditzen da tronpeta latzgarria,
Etorri da Jaunaren eguna,
Egun triste, egun lotsagarria,
Bai, egun guzien andiena.
Itortziri eta chimista pean
Leenago Jauna mintzatu zen;
Bainan egun bere majestatean
Andiago guzien agertzen.
Aspaldi lur biurtu aragiak,
Errautstuak ziren ezurretan,
Osaturik istant batez guziak
Bizten dire guziak batean.
Aingeru onek ematen tuzte
Merezitu duten eredura
Gaichtaginak eta onak bi parte
jesus Kristoren bi aldetara.
Obendunak ezkerreko aldetik
Ikusten du Juye asarrea
Eta onak Jaunaren eskuinetik
Bake osoaren beitartea.
Erribian aalkez estaliak
Gaichtaginak marrasketan daude,
¿Non zarete lurrak, eta mendiak?
Otoi emen suntsi gaitzatzue.
Ifernuak errayak idekirik,
Diozote, irets baginitza;
Bainan egun Jaunaren begietatik
Ez diteke, ¡a! nior geriza.
Orduraino gordeak egon diren
Krima beltzak eta itsusiak
Agertzen tu guzien bistan emen,
O Jesus! zure argi biziak.
Ilunbetan, bakarrik sekretuan
Egin krimak an agertzen dire
Biotzean, eta izpirituan
Egin izatu direnak ere.
Bizioak bertutearen kapaz
Estalirik munduaren bistan,
Enganatu gaituzten ipokritak
Emanen dire orduan argitan.
Gaichtaginak bere krimen laidoa
Ain andia edireten badu,
Emanen den arrasta betikoa
¡A! nola bearko du aditu?
Zoazkidate, ¡a madarikatuak!
Zoazkidate urrun eneganik,
Sekulako surat kondenatuak
Zoazte erretzerat oraidanik.
Bertutea kalomniaz beltztua
Orduraino egon balinbada,
Egun artan oorez gainditua
Goraki laudatua izanen da.
Egarriak, goseak, biluziak
Mundu untan ibili direnak,
Egun artan espos soinez jauntziak
Sasiatuko ditu Jaun onak.
Itzultzen da eslcuineko alderat
Arraiturik Jaunaren bisaya
Ichurtzen du justuen biotzerat
Oi! zer bozkariozko ibaya.
¡O! zer gozo aditzean: zatozte
Ene aitaz benedikatuak,
Ar zazue ene glorian parte:
An dire zuen koro tronuak.
Istantean zerua da zabaltzen,
Ta justuak arima, eta gorputa,
Bozkarioz gaindi dire altchatzen!
Izaiteko an betikotz urus.
¡Oi! egun segur bezain latzgarria!
¿Zein aldetan ikusi bear nauk?
Bekatoros ain lastimagarria
Ikusgarri ortaz iri zauk!