Jose Deunaren atsekabe-atseginak
1.
Biotza guztiz atsekabetu yatzun
Igarrik Maria egoala seindun:
Aingeru batek alaitu zinduan,
Zure bildurrak aldendu zituan.
Gure alde egin otoitz, Deun andia,
Ta jedetsi biotzeko bake eztia.
2.
Otzez egoalarik Jesus askan
Zure biotz samurra larritu zan.
Atsegin-pozez bete yatzun gero
Aingeruak abeska entzun ezkero.
Gu bere ildo gero igon gaitezela
Aingeru eresiak entzutera.
3.
Oi! zein endia izan zan zure miņa
Jesus odol-ixurten ikusita.
Baņa ume aren izen pozgarriak
Poztu zituan zure min guztiak.
Iguzu, Jose Deuna, guri, arren
Iltea izen ori gozaro aitatzen.
4.
Mindu ziņan, Maria ta Jesus'en
Oņazeak aurretik ezagutzen:
Ta poztu ziņan ezautu orduko
Olan giņala gu zeruratuko.
Aek ekarri daben zoriona
Ez daigula guk galdu, Jose Deuna.
5.
Oi! guztiz samindurik erbestera
Igesi zoaz, Jesus jagotera:
Baņa alaitu ziņan erbestean
Jainko-aizunak jausten ikustean.
Egizu lur ontako erbestean
Alai ta pozik bizi al gaitean.
6.
Biurtzen zaranean zeure etxera
Seņa ilgo ete dautzuen bildur zara:
Baņa zeruak esan eutzun bereala
Bildurrik gabe bizi zeintezala.
Guri jadetsi eiguzu, Deun maitea,
Jesus eta Meria'gaz bizitea.
7.
Miņaren miņez ziņan zu urratu
Jesus umea zebanean galdu:
Ardura andiaz zenduan bilatu.
Zenbateraņo ziņan gero poztu!
Bein bere ez daigula galdu, Jauna.
Auxe jadetsi eiguzu, Jose Deuna.
Argi Donea'tik artuta