Jesusen Biotz sakratuaren ooretan
Jesus onaren biotz maitea,
Zu zare neure guzia;
Betida zure-ganat izanen
Bakarrik ene leia.
Nork du erranen ez dakiela
Biotz artarat bidea?
Soldaduaren lantzak daroku
Ideki ango atea.
Lore suerte guztiak baino
Ederrago zarelarik,
Zergatik, biotz maitagarria,
Arantzez zare beterik?
Alde orotarik artzen zaituzten
Arantzeak, gurutzeak
Dire, o Jesus! lur gaisto unek
Eman dauzkitzun loreak.
Sainduen bake, sainduen sari,
Sainduen gozo guzia
Biotz orretan Bordea datza:
Gauzaren miragarria!
Amodioaz amodioa
Pagatzen bada munduan,
Arrazoinekin duzu merezi
Neurea sakramenduan.
Orai artean ibilli banaiz
Iesi gurutzetarik,
Orai naiz zure besoetan
Bizi betikotz josirik.
Ene biotza munduarentzat
Egon bada idekia,
Zu artu eta, idukiren dut
Kreaturentzat ertsia.
Au da, o Jesus! il arteraino
Itz emaiten dautzudana:
Naiago dut au autsi baino,
Sartu errautsean barna.