Jaungoikoa bera bakarrik da andi
Arbol azpiyan zear etzana
Gau izarratu batian,
Hura nastuba, gogoa illun,
Bañan biyotza pakian,
Arkitutzen naiz irakurriya
Zerbait parpetcho batian.
Egun-eroko eguzkiya ta
Gau izar ta illargiya,
Aize, euriyak, itchaso zabal,
Egasti eta piztiya,
Lur eta zeru diyogun ori
¡Ez bada arrigarriya
Ea da amets, ei nago lotan,
Aditzen nago mintzuba
Dagokidala neri esaten:
"¡ A zer gizonaren gasua!
Ua,.ua,.lotura, alper ari aiz
Nekatzen izpirituba."
Irten dedilla jakintsunen bat
Gizon berriyen artetik
Esan akiyo bear dukela,
Senistekotzat bertatik,
Landare edo azirik gabe
Arbolatcho bat lurretik.
Gaya emanik egin lezakek
(Baderitzaiyo) guztiya
Bañan ez baitik orrek agrtuko
Chingurri baten biziya!
Negurri gabe igua zegok
Gizonaren iritzia.
Orrela ere ausarteriyan
Maiz aurreratcho dijua,
Eman nairikan: ¡ez dakit zeri!
Bertute guzirakua.
Iritchitzen da ukatzeraño
Ori bere Jaungoikua.
Ezaguera ta gaya emanik
Gizonak egin oi ditu,
Gauza ederrak, arrigarriyak,
An ez diteke ukatu.
Zeñi zor diyon ori guztiya,
Au bear luke aitortu.
Orraterako emana degu
Guk degua-ispirituba;
Eta onen bidea egiña bada
Gizonarentzat munduba,
Ez litzake asko eskatutzia
Onra dezala zeruba.
Giazna balitz menderea mende
Bizitzekoa munduban,
Jauna berari igo lekiyo
Bere ustetan buruban;
Eriyo otzak gelditutzen du
Bide chit laburragoan.
Eriyotz oerek irukiko do
Gizona bati chikiya,
Jaunak guztia andiya du-ta
Onetan erabakiya;
Aeko lizake aitortutzeko
Beraren jakinduriya.