Jam noctis umbra obduxerat (Ludi osoan barna)
Ludi osoan barna
Gaua edatu zen ,
Illunbez lur guztia
Zuela estaltzen.
Lur utsean etzanik
Bildurgabe ta alai
Frantzisko Deuna zegon
Eriotzaren zai.
Oi aren iraupen ta
Sinispen sendoa!
Oi aren biotzeko
Maitasun beroa!
Urbildu zitzaizkion
Bere semetxuak
Oiuka ziotela
Negarrez urtuak:
«Aita; ¨bazoazkigu
Laster guregandik?
Ai! ta-utziko gaituzu
Emen gu bakarrik?
Beraz utziko dezu,
Artzai on ernea,
Gaurdaño zaitu dezun
Artalde maitea?
Begira nola dauden
Otsoak zelatan
Zure ardigaxoai
Eltzeko asmotan.
Zerurontz zuzentzen du
Aitak aurpegia
Ta dioste, goratuz
Esku eskubia:
«Zurekin Goiko Jauna
Beti egon bedi,
Betetzen zituztela
Eskerrez ugari.
Aldegizue beti
Bide txarretatik,
Alde oben-kutsuak
Zuen etxetatik.
Ea ba! anai maiteak
Bizitza guzian
Iraunzazute sendo
Birtute-bidean.
Itz ok ez al zituen
Esan, bereala
Irten zan gorputzetik
Beraren anima.
Ta izar baten antzera
Sartu zan zeruan
Odei dizdizaria
Zuela inguruan:
Goretsiak Aitari
Eta Semeari
Eta berdin berdiñak
Gogo Doneari.
Ark eman dezaigula
Iltzen geranean
Betiko zoriona
Zeru gorenean.
|