Jainkoaren letartaren gañean
Nekazari bat udan
Lan egiñ ondoan,
Arte-pe eder batean
Soseguz zegoan.
Bere etzauntza alaitic
Inguru guztira
Kanpo prutuz betea
Asi zan begira.
Ikusten zuben bera
Lanaren prutua,
Kalabazaz ta meloiz
Lur dana estaldua.
¿Zergatic-zion-Jaunak
(An bere barruban)
Ezkur-ale chatarra
Para du añ aituban?
¿Ez litzake anbat obe,
Trukaturic gauzac,
Arboletan zinzilic
Meloi kalabazac?
Au esan beziñ laster,
Itzetic ortzera
Erortzen jayo ezkur bat
Sudurren gañera.
¡Arraiyia!-esaten du
Orduan chit agitz;
Ezkurraren tokiyan
Meloia izan balitz,
Bertutik naiko niyan,
Naiz sudurrik gabe,
Geldi beñipiñ neure
Biziraren jabe.
Onetan adierazo
Zion Jaunac ari
Bear zana eman dala
Gauza bakoitzari.
Dana dago chit ondo:
Chirtan preso arraya,
Ta airean libre libre
Chori kantariya.
|